XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABESLARITZA

BILBO'TAR ABESLARIA. IZAEREA

Ondarrutarra aita, Enkarterrikoa ama, Agirre'tar Balendin benetako euskotarra dogu, beste askoren antzera bere errian igarle ezin izen dana.

Gudaren ondorenez, Ciudad Real'en jaio zan, orain berrogei urte gitxi gorabera.

Asko ibilten da munduan zear, eta igarten jako: Izkuntza asko jakitearen ostean eta aundiki-itxuraz, sentikorra da, ertilariai dagokienez.

Bere umetako artzain-bizitzea, geroko deia eta beranduko ikasketak eta arin aurrera egin-bearra, bere izaeran agiri dira.

Zerbait itxurazko egiña izan arren, bere jokerea lerdena da eta negar egiteraiño samurtzeko gauza, Bilbo'n abesteko erea emoten dautsen bere lagun onai eskerra agertzean.

Agirre'tar Balendin abots-zoli edo tenorra, gizabetea da 1,90 luze, ez lodia, Callas'ek esaterako andra abesgoren edo sopranoen artean abots onak ikusgai ez onekoa daroa.

Lau urte York Barrian egin ondoren etorri da bere antziñako ames bat betetera: Bilbo'n, bere urian, abestu.

Zergaitik joan ziñan Laterri Alkartuetara?

Esango dautzuet zergaitik.

Lurralde onetan ertilariak iru urtenbide daukozelako: Lurra, itxasoa ta eguratsa.

Eta aik gaitxena aukeratu neban, amengoa eziña zalako.

Egazkiña artu neban ba, eta zutunik agertu nintzan, eskerrak Iberduero'ri urte birako ikas-saria emon eustalako.

Laterri Alkartuetan gorriak ikusi bear izan dodaz, obeto esateko, bizitzaren margo guztiak.

Ikusgarririk onenak, iruditu-eziñekoak, jakintzarik gorena... norgeiagoka bizi dan uri baten aurrera egiteko jokera sendoa ta kemena bear-bearrekoak dira.

Eta Laterri orreitan azterketarik onenak egin eta gaillendu al izatea, niri orain jazo jatan lez, ertilari batek irabazi leiken saririk onena da.

IKASKETAK

Balendin'ek arin igon eban York Barrian, beste batzuk olako ondoren baten billa alperrik ibilten ba'dira be.

Sendi apal baten sei seme-alaben artean zarrena eta artzaiña izan arren antzoki biribillean eta zine-tokian antzerki-lan gaitxak antzestu ebazan, baiña berari abestea jakok atsegin.

Onelan diño berak aundi-giroz: Nire lenengo entzule ta ikusleak ardiak eta mendiak izan ziran.

Noiz asi zenduzan abeslari-ikasketak?

1978n. urtean, ogei ta amabi urtekoa nintzala, Joakin Atxukarro pianujotzaille ospetsua zuzendari zala.

Arrezkero, umetatik asi-bearreko erraldoiaren oinkadaz egin bear izan neban bidea.

Abeslarien lanbidea milloidunena dala ez aiztu.

Abotsa eziteko ta eratzeko asti aundiak eta diru asko bear dira.

Madrid'era joan nintzan, Abesti-Ikastegi Nagusira, eta emendik aurrera etorri ziran zeingeiagoak: Toulouse'koan azkenerako aukeratuen artean geratu nintzan eta 1979'ko Abeslari onenari emoten jakon Vinas saria irabazi neban.

Gero Txile'n España'ren ordezkari izan nintzan eta Laterri Alkartuetara joan nintzan andik, baiña lenago Bizkaia'n eta Madrid'en egin nebazan abestaldi batzuk.

AURRERA SENDO

Balendin izan dogu York Barri'ko Patrik Deunaren Gotzain-Eleizan ebestu eban lenengo euskotarra eta irugarren españatarra, Plazido Domingo ta Jose Carreras'en urrengo.

N.Y. Times'eko idazle dan aztertzaillearen erizpen ederraz, Carneghie Hall'en ekin dau eta oraintsu abestaldi batzuk izan dauz Ameriketako uri ta erri askotan: Utah, Las Vegas, Los Angeles, Washington...

Zure ekiñaldiai buruz idatzi diran eritxien artean, zein da pozik aundiena emon dautzuna?

Antxiña ez dala, New Jersey'ko izparringi batek auxe esan eban nitzaz: Egizko eder-abeslari (Belcantista) eta gauza ederren abeslari da, sedazko abotsa, abots-lerro ausi-eziña dauko.

Onelako gorespenak egozpenezko bide onetan aurrera egiteko kemena emoten dauste.

Esaterako, Etxe Zuria (Casa Blanca)'ra joateko deia daukat eta azkenez eresmotza irartea erabagiko dot.

Alfredo Kraus'ek esan eustazan berba oneik ezin neikez aiztu: Or daukazu zure abotsa, abesti-sorta bat aukeratu egizu ta aurrera.

Zer esan gura dozu Alfredo Kraus'eri buruz?

Opera-munduan nortasunik aundiena berak dauko.

Atsegin jat bere abotsa eta abotsa aterateko ereak ikaratu egiten nau, bere trebe-bidea akats-bakoa da eta nik ori ikasteko ekiñaldiak egiten dodaz.

Zergaitik abesten dabe ZIGOR operea Bilbo'n atzerritarrak?

Txo, nik politikeri iguingarririk ez dot gura aitatu.

Au bakarrik esan neike Eusko Jaurlaritzatik ikaste-sari dodanez, jarraitu dagidan beste urte betean neure ikasketak York Barrian egiten, minduten naz beste euskalerriko ertilari aundiak lez, emengo baltzuburuen oroitezaz eta biotz oztasunaz.

Zergaitik? Itaundu egiozue eurai.

Dana dala, lan egin bear dogun ezkero, oraingoz euskotarrak egin bearko dogu aberria, esaten danez.

Ni, euskotarra, munduan zear nabil geure kultura besteena baiño ez txarragoa eta ez obeagoa dana zabaltzen.

Gaiñera ames eder bat daukat: Ameriketan lenengoz Euskal Opera bat abesteko.

EGILUZE'k.